Gobernantza
Gidaritza
KDE Linuxek «eskarmentudunen kontseiluaren» ereduari jarraitzen dio; kontseilua honako arlo hauetan ekarpen handienak egin dituzten proiektuko kolaboratzaileek osatzen dute:
- Proiektua sortzea
- Proiektua garatzeko lana egitea
- Proiektuaren azpiegitura mantentzea
- Proiektua jendaurrean aurkeztea eta hari buruz blogean idaztea
- Proiektuari buruzko dokumentazioa idaztea
- Proiektuko erabiltzaileei laguntza ematea eta proiektua ezagutaraztea
- KDE komunitateko kideei platanoak ematea
Hori guztia zenbatestea ezinbestean zaila denez, gaur egun honako hauek osatzen dute kontseilua:
Erabakiak hartzea
Adostasunean oinarritutako gobernantza hobesten eta biziki sustatzen da.
Garrantzi txikikoak ez diren aldaketak bateratze-eskaeren bidez proposatu behar dira, eta eskarmentudunen kontseiluko kideren batek onartu behar ditu. Ez da gomendatzen zuzenean master adarrera bidaltzea.
Gai garrantzitsuak hileroko bileretan eztabaidatzen dira. Bilera horietako eztabaiden historia, ondorioak eta onartutako gidalerroak hemen aurki daitezke: https://community.kde.org/KDE_Linux/Calls
Bozketa
Kontseiluko kideen artean bai/ez erabakien inguruan desadostasunak badaude, auzia gehiengoaren botoz ebatz daiteke; berdinketa kontseiluko #1 kideak hautsiko du.
Bozketak KDE Linuxen biltegiko lan-elementuen bidez egiten dira, eta horietan bozkatzen den gaia deskribatzen da. Kontseiluko kideek bakarrik eman dezakete botoa. Bozketa kontseiluko kide guztiek botoa eman dutenean edo lau egun igaro direnean amaitzen da, bietako bat gertatzen denean. Horrela hartutako erabakiak aldatzeko, kontseiluko kide guztien aho bateko adostasuna behar da, edo beste bozketa bat egin behar da, aurrekotik gutxienez 6 hilabete igaro ondoren.
Nate Graham(e)k CC-BY-4.0 lizentziapean emandako artikulua.