Bide-orria eta bizi-zikloa
Bide-orria
- Alfa mugarria (Testing edizioa) - 2025-09-06an osatua
- Beta argitalpena (Enthusiast eta Stable edizioak) - abian
- Argitalpen publikoa (OEMen eta erakunde handien beharretara egokitzea) - hasi gabe
Bizi-zikloa
Proiektuak irauten duen bitartean, KDE Linuxen argitaratutako bertsio guztiak azken bertsiora eguneratu ahal izango direla bermatzen da: zuzenean, edo lehenik bertsio berriago batera eguneratuz eta handik azken bertsiora.
Laguntza-epea
KDE Linuxen argitaratutako bertsio bakoitzak hurrengoa argitaratu arte jasotzen du laguntza. Erabiltzaileek sistema aldizka eguneratzea eta azken bertsioa erabiltzen ari direla ziurtatzea espero da.
Bizi-zikloaren amaierako politika
Proiektuarekin jarraitzeko kolaboratzailerik ez dagoelako edo berririk lortu ezin delako KDE Linux bertan behera uzten bada, hura Linuxen oinarritutako beste sistema eragile bat bihurtuko duen azken eguneratze bat eskainiko da. Zein sistema eragile aukeratu erabakitzeko, bi baldintza hartuko lirateke kontuan: KDEk haren garatzaile-taldearekin harreman ona izatea eta sistema horrek une horretan erabiltzaile berri guztiak hartzeko gaitasuna izatea.
Nate Graham(e)k CC-BY-4.0 lizentziapean emandako artikulua.