Edukira jauzi egin

NVIDIAren egoera

Turing baino arkitektura zaharragoa erabiltzen duten NVIDIA GPUek (hau da, GTX 1630 baino zaharragoek) NVIDIAren nukleo-modulu jabedunak behar dituzte. Modulu horiek ezin dira exekuzio garaian zamatu, oinarrizko sistema eragilea irudietan oinarrituta dagoelako; aurrez instalatzea, berriz, legearen aldetik zalantzazko eremuan dagoela dirudi. Arazorik ez izateko, KDE Linuxek ez ditu barne hartzen.

NVIDIA GPU berriagoek (Turing/GTX 1630 eta berriagoek) NVIDIAren nukleo-modulu irekiak erabil ditzakete. Modulu horiek oinarrizko sistema eragilearekin batera birbanatzea legezkoa da argi eta garbi; horregatik, KDE Linuxek aurrez instalatzen ditu. Beharrezkoak diren NVIDIAren erabiltzaile-espazioko gidariak eta utilitateak ere aurrez instalatuta daude; beraz, GPU hauek aparteko arazorik gabe funtzionatu beharko lukete.

NVIDIA GPU zaharragoek banaketak dakartzan Nouveau gidariekin funtzionatu beharko lukete, baina gidari horiek errendimendu txikiagoa dute. Hala ere, horretarako euskarria eskuz gaitu behar da oraingoz, eta ez zaie gomendatzen adituak ez diren erabiltzaileei. Jarraibideei jarraitu, eta ez gehiegi espero.


(e)k CC-BY-4.0 lizentziapean emandako artikulua.